Geomatika jardunaldia

Geomatika eta Inteligentzia Espaziala 2019

[Azaroak 15, UPV/EHUko Gasteizko Ingeniaritza Eskolan] - [IZEN-EMATEA: HEMEN]

UEU - Udako Euskal Unibertsitatearen eta Gislan kooperatibaren eskutik datorkigun topaketa honekin ezagutuko dugu badagoela datu nahaspila informazio bihurtu eta berau jendartearen zerbitzura jartzeko teknologia. Izan ere, informazio espaziala edo geografikoa prozesatu eta parametro ezberdinen arabera ustiatzeko gaitasunak ematen du aukera hori. GIS akronimoarekin ezagutu ohi dena eta geoinformazioaren teknologien aplikazioa dira jardunaldi honek mintzagai izango duena.

Geografia-informazioko Sistemen (GIS) helburua, erreferentzia geografikoa sistematizatuz errealitatea aztertzeko, irudikatzeko eta interpretatzeko bide indartsua eskaintzea da. Mapak dira emaitzarik ezagunena (mapa fisikoak, mapa digitalak, bisore interaktiboak, atlas interaktibo tematikoak…). Hala ere, azken urteetan GISak ahalmen berriez hornitu dira, esaterako GPS datuen integrazioa, metadatuen sorrera, mundu birtual eta errealitate areagotuen sorrera, datu jario masiboen ustiaketa eta bisualizazioa, programazio-lengoaia estandarren bidezko pertsonalizazioa, etab.

GIS teknologia hainbat arlotan aplikatzen ari da, esaterako, azterlan zientifikoetan, baliabideen kudeaketan, arkeologian, ingurumeneko eraginaren ebaluazioan, hirigintza planeamenduetan, kartografian, soziologian, geografía historikoan eta abar.

Jardunaldian administrazio, enpresa, elkarte eta arlo akademikoan leku nabarmena hartzen ari den teknologiaren oraina eta geroa aztertzeko parada izango dugu.

 

*MATRIKULATZEKO SAKATU HEMEN*

 

EGITARAUA

08:30-09:00 Harrera eta dokumentazio banaketa.

 

09:00-09:15 Ongi etorria.

  • UEU
  • Gislan
  • GeoEuskadi
  • EHU-Ingeniaritza

 

09:15-10:45 Mahai ingurua: GEOINFORMAZIOAREN TEKNOLOGIAK ETORKIZUNARI BEGIRA.

  • Juan Carlos Barroso (GeoEuskadi)
  • Aitor Bastarrika (UPV/EHU)
  • Jesus Alvarez (UPNA)
  • Oihana Mitxelena (IGN)

 

10:50-14:30 KOMUNIKAZIO ETA AURKEZPENAK

  • Lurraldearen iragarpenak. Non eta noiz gertatuko dira biharko lur labainketak?“ Txomin Bornaetxea (UPV/EHU, akademikoa)
  • "Durango udalerriko lur-erabileren artifizializazioaren azterketa 1985-2018Maider Garai
  • "Tolosako udalerriko zaurgarritasun balioespena uholdeengatikAne Garai (GISLAN).
  • Datu espazialen kudeaketa eta bisualizazioa hirigintza eta lurralde antolaketan. Bilbo irakurri kasua”. Ander Gortazar (RAZ Advanced Solutions)
  • Geoinformatika eta analisi geoespaziala”. Aitor Bastarrika (UPV/EHU)
  • NUPeko MUSIGT, 5 urtez geoteknologien formakuntzan”. Jesus Alvarez (UPNA/NUP)
  • ''LiDAR datuen sailkapenak balioztatzeko metodologia baten proposamena''. Saioa Garcia Rodriguez
  • Nafarroan EuroVelo bizikleta ibildideak diseinatu eta garatzeko tresna”. Micaela García.
  • ''geoEuskadi bisorea. Datu espazialen erabilera erraztea helburu.'' Juan Carlos Barroso. (Eusko Jaurlaritzako Lurralde Informazio Zerbitzuaren arduraduna)
  • Zenbaterainoko garrantzia dute baso iraunkorrek egungo saguzar baso-espezialista hertsietan?”. Itxaso Larrinaga.

 

(11:10-11:30 Atsedenaldia)

 

14:30-15:30 Talde bazkaria

 

15:30-17:30 TAILERRAK

  • A tailerra: ''R softwarea: datu espazialekin lanean''. Lore Zumeta / Amaia Iparragirre (R-Ladies Bilbao)
  • B tailerra: '''Mapagintza: sinbologia eta maketazioa QGISekin''. Mikel Ayestaran (GISLAN)

 

> Tailerrak aldi berean emango dira, bata edo bestea hautatu beharko da. Instalazioak egiteko argibideak bdialiko dira.

 

17:30-17:45 Agurra.

 

Oharrak:

* Jardunaldian izen-emateko sakatu hemen.

** Matrikularen prezioa 15 eurokoa da. Prezio horrek barne hartzen ditu atsedenaldiko mokadua eta bazkaria.

Share this post