Udalerriko ibilbideen mapa interaktiboak

COVID-19aren ondorioz aste ugari pasa ditugu etxean. Ezohiko egoera larri honen aurrean, sarri dira euskal jendartearen baitan elkar zaintzeko helburuarekin sortu diren iniziatibak. Norabide horretan Gislaneko lantaldeak gure ekarpena egin nahi izan dugu ere, gure ezagutza pertsonen zerbitzura jarriz, eta geomatikaren erabilera sustatzeko ahaleginean.
Hala, ariketa fisikoa egiteko etxetik ateratzeko aukera dugun aldetik, Gislanek bezero dituen edo izan dituen zenbait udalerritako ibilbideen mapak egin eta zabaldu ditu.

 


Ikusi mapa handiagoa

Udalerriko ibilbideen mapa interaktiboarekin herritarrek ibilaldiak mapa gainean ikusi, horietako bakoitzaren luzera ezagutu eta norbere kokalekutik zenbatera dagoen ikusi dezakete. Areago, beste nonbaiteraino joan nahi badute, harainoko bidea trazatu eta horren distantzia neurtu dezakete. Uneoro udalerriaren mugak bistaratzeko aukera izango dute maparen erabiltzaileek, eta, geolokalizazioaren bidez, horien barruan mantentzen direla bermatu ahalko dute.
 
Hurrengo loturetan dituzue udalerrietako mapa interaktiboak:

Share this post